Leizarango ikasleek Burdinako kideekin txangoa egin zuten, Ubaran bailaran barrena

Aiurri 2023ko api. 28a, 14:02
Joxerramon Berrondo Burdinako kidea, Leizarango ikasleekin (Argazkia: Burdina taldea)

Leizaran Institutuko DBH2ko ikasleek Ubaran bailaran barrena txangoa egin zuten, Burdina elkarteko kideen eskutik, joan den asteazkenean. Ondare historikoa berreskuratzea eta argitara jartzea helburua duen elkarteak begia jota dauka bailara hori, izan ere, bertan topa daitezkeen hainbat elementu (karobiak, burdinola, meategia...) berreskuratu nahian baitabil, eta bien bitartean, herritarri ezagutzera eman nahi die. Egitasmo horrekin segitzeko asmoa dauka elkarteak, aurrerantzean ere.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!