Santakrutzak 2023

Zumeatarraren lehen saioa, elkartearen aurrealdean

Aiurri 2023ko api. 28a, 19:27

Jaiaren hasierako danborrada Zumeatarra elkartearen eskutik iritsi ohi da, Santa Krutz jaietara. Tradizioari jarraituz, Zubiaurre etxera iritsi aurretik lehen saioa elkartearen kanpoaldean egin dute.

Santa Krutz martxa eta Zumeatarra izan dira elkartearen kanpoaldean eskaini dituzten lehen bi ereserkiak.

Kalez kale ibili eta gero, elkartea danborradako kidez beteko da. Bertan afaldu eta festatxoa egingo dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!