Santakrutzak 2023

Urkiko dantzari txikienek emanaldi polita egin dute Zumea plazan

Aiurri 2023ko api. 30a, 17:01

Urkiko gazteek Euskal Herriko hainbat dantza interpretatu dituzte, grazia eta trebetasun handiarekin. Hona, nortzuk izan diren saioa osatu duten dantzak: Agurra, Txankarrenkua, Zortziko alpargata, Iturbideren panderua, Fandangua eta arin-arina, Sardinerak eta Ingurutxoa. Horietako zenbait, eta argazki-bilduma, ikusgai: 

Fernando Gonzalez, Enaitz Vazquez eta Mattin Zalakain txistularien eta Andoaingo Trikitilarien laguntza izan dute emanaldirako.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!