Santakrutzak 2023

Musika Eskolako Bandak 80ko hamarkadako eta aurreko doinuak berritu zituen

Aiurri 2023ko maiatzaren 1a

Mikel Emezabalek zuzentzen duen Musika Eskolako Bandak 80ko hamarkadako eta aurreko doinuak interpretatu zituen Kale Nagusian, atzo; besteak beste, gogoan hartu zituen Nino Bravo abeslariak zein Mecano eta Alaska y los Pegamoides taldeek sortu zituzten kantu arrakastatsuak. Ohi bezala, kontzertua Santa Krutz Martxarekin amaitu zuen. Argazki eta bideo sorta, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!