Emanaldietarako prest dira

Aiurri 2023ko mai. 4a, 08:34

Gure Zirkuaren muntaia Santa Krutz jaiak ospatzen ari ziren bitartean egin zuten. Egunotan azken ukituak ematen ari dira, eta datozen bi asteburuetan hainbat saio eskainiko dituzte. 

Salmenta azkar batean doa eta hainbat saiotarako sarrerak dagoeneko agortu dira. Gurezirkua.eus -en aurki daiteke informazioa, baita sarrerak erosteko esteka ere.

 

Gure Zirkuaren oharra

Honako oharra zabaldu du Gure Zirkuak, Mirandaola pasealekuko kokalekua dela eta:

"Gure Zirkua ikuskizuna Mirandaola pasealekuko zelaian ipini dugu, eta bertan egongo da hurrengo egunetan. Espazioa murriztua dela eta, nahitaez, Andoainen frankismoak eragindako biktimen aldeko “Goiztirian, arimaren garrasia” eskulturatik oso gertu jarri behar izan dugu muntaia guztia.
Jabetuta gaude eskulturak eta bere inguruko espazio horrek beraiekin dauzkaten balio artistiko eta sinboliko handiaz, eta horrexegatik, ziurtatzen dugu guztizko begirunearekin jokatuko dugula Mirandaolako pasealekuan egingo dugun egonaldi osoan".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!