Herri Urratsera busez joateko izen-ematea igandean itxiko dute

Aiurri 2023ko mai. 4a, 12:50
Herri Urrats

“Urratsak zubi” lelopean, indartsu dator aurtengo Herri Urrats jaia. Maiatzaren 14an egingo da festa Senperen. Autobusa antolatu du Andoaingo Irunberri elkarteak eta joateko asmoa duenak izena eman behar du astelehena baino lehen.

Goizeko 08:30ean abiatuko da autobusa Makaldegitik, eta arratsaldeko 18:30ean izango da itzulera. 15 euroko kostua izango dute helduek, eta 10 eurokoa, ostera, ikasleek eta adingabeek. 

Izena emateko aukera dago oraindik eta, horretarako, 682 06 34 25 edo 649 40 42 23 zenbakira mezu bat idatzi behar da. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, autobus-zerbitzuaren ordutegiek orduerdiko aldaketa izan dezakete. 

Zubiek Herri hau batu egiten dute. Zubiek punta bat eta bestea batzen dute, eta Herri Urratsek azken 40 urte hauetan zubi lan handia egin du Iparraren eta Hegoaren, euskararen eta jendartearen artean, Seaskaren eta jendartearen artean, Ikastolen eta jendartearen artean. Lemarekin hori da aditzera eman nahi duguna. 40 urte hauetan eman ditugun Urratsek zubiak eraikitzeko eta hauek indartzeko balio izan dutela eta, etorkizuna segurtatzeko, garrantzitsua dela zubiak eraikitzen eta hauen zimenduak indartzen jarraitzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!