Euskaldunaren ehun urteko historian makina bat gertakizun gogoratu dituzte, eta horiek posible egin dituzten hainbat pertsonek (presidenteak, entrenatzaileak, jokalariak, zaletuak…) esker oneko aitormena jaso dute, Jone Larrañagak eta Marta Elvirak aurkeztu duten ospakizun ekitaldi bizi-bizian barrena. Egileek zein gonbidatu guztiek ereserki berria abestuz eman diote akabera ospakizunari. Argazki-bilduma eta bideoak, ikusgai: