Emakumezkoen SD Eibar taldea play off-ean da Yerai Martinen gidaritzapean

Aiurri 2023ko mai. 7a, 22:40

Yerai Martin andoaindarrak lorpen ikusgarriak eskuratu ditu azken urteetan, entrenatzaile gisa; oraingoan, emakumezkoen Eibar taldea igoera fasera eraman du, gaur goizean, Cordoba taldeari irabazita. 

Yerai Martinek argi du: "Partida seriotasunez jokatuta, lehen zatian bi gol sartzea lortu dugu; bigarren zatian, berriz, ez dugu gauza handirik egin, baina, une oro, egoera kontrolpean eduki dugu. Play Off-ean egotea ahalbidetzen digun ezinbesteko garaipena lortu dugu. Ez da batere erraza izan, beraz, gaurkoan, garaipenaz gozatzea tokatzen da eta, bihartik aurrera, Granadaren aurkako partida prestatzeari ekingo diogu".

Lagunak eta herrikideak izan ditu bidelagun partidan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!