Aita Larramendi ikastolako guraso talde baten protesta, Aldundiak N1 pareko lastozko panelak kendu dituelako

Aiurri 2023ko mai. 8a, 20:09

Santakrutzetan lastoz beteriko plastikozko hesitura kendu zutenetik, Aita Larramendi ikastolako hainbat geletara nabarmen igo da errepideak eragindako zarata. Kutsadura ere, gertuago pairatuko dute. 

Ikasleek "maiatzean eta ekainean zarata gehiago, kutsadura gehiago" jasango dutelako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren erabakiaren aurrean protesta egin dute. Hainbat afitxa agertu dira zintzilikatuta Aita Larramendi ikastolako Txistokiko eraikin nagusiaren parean. 

Ikastolan agertu den afitxa:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!