2023/05/26 10:00

AISA ikastaroak > ate irekiak

AISA ikastaroak > ate irekiak
Andoaingo AEK euskaltegia, Andoain

AISA ikastaroak atzerriko jatorria duten herritarrentzako euskara eskolak dira. Andoainen, Euskara Zerbitzuak diruz laguntzen ditu eta AEK euskaltegian ematen dira.

Ikasturte honetan zehar, 22 lagun ibili dira AISA ikastaroetan, eta hurrengo ikasturtean ere izango da aukera izena emateko.

Maiatzaren 26an, ate irekiak antolatu ditugu euskaltegian ikastaroen berri emateko.

Sinetsita gaude euskara ikasteak abantaila ugari ekarriko diola herritar orori: komunitate berrian integratzen laguntzeko nahiz arlo akademikoan nahiz lan-munduan aukerak zabaltzeko.

Eman izena, eta zatoz!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!