Basterora lekualdatuko da Gaztetour ekimena, eguraldiaren iragarpena dela eta

Aiurri 2023ko mai. 10a, 10:31

Nikone

Iritsi da Gaztetour ekimena Andoainera. Maiatzaren 13an, musika-hitzorduz beteko da herria. Hala, eguraldiaren iragarpen kaskarra dela eta, Besterora lekualdatu dituzte musika-hitzorduak. 

DEVA artistak irekiko du ekimena, R&B musikarekin. Jarraian, NIKONE madrildar ezagunaren emanaldia nabarmenduko da. Dena dela, herriko artistei ere garrantzia emate aldera, Andoaingo Leinup eta Ander DJ-en saioak ez dira faltako Plaza Morean. Doakoa da, alegia ez da sarrerarik beharko.

  • 19:00 DJ LEINUP (Plaza Morea, kanpoan)
  • 20:00 DEVA+NIKONE (Bastero, auditorioan)
  • 22:00 DJ ANDER (Plaza Morea, kanpoan)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!