Andoainek Anoetaran aurka jokatu du Herriartekoan, pala gomaz. Hiru partidetatik bakarra irabazita, Andoainen maila bereziki ona eman beharko dute hurrengo fasera igarotzeko. Julen Loidik garaipena eskuratu zuen, banaka, Alain Luisaren aurka (20-12). Xabat Amilibiak eta Mikel Agirrek lan egin arren ezin izan zioten Beñat Luluaga eta Juan Karlos Oterori aurre egin (6-20). Azkenik, Josu Etxeberriak gutxigatik galdu zuen Araitz Luisaren aurka (17-20)