1923 Euskalduna 2023

Euskalduna-Añorga partidua jokatu dute, mendeurrenaren ospakizunean

aiurri 2023ko mai. 13a, 15:45

Euskaldunak eta Añorgako emakumeen talde beteranoek norgehiagoka jokatu dute Ubitarten, eguardian; lehia eta laguntasuna batu dituen jokoan, Añorgakoek irabazi dute 0-4. Aurrez, mende bateko historiaren kontakizuna hainbat testigantzekin osatzen duen Urdinak dokumentala (gaztelaniazko bertsioa) estreinatu dute Basteron. Partidua irudietan, ikusgai:

Une honetan, bazkari herrikoi batean bilduta daude Euskaldunako 200etik gora jokalari, jokalari ohi, zuzendari kide, zaletu eta abar, Aita Larramendi ikastolako frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!