“Galerak izugarriak dira eta elkartasunerako deia egingo dugu”

Aiurri 2023ko mai. 14a, 09:27

Urak gainezka egin zuen Senperen, eta lakuaren inguruetan. Hala, Herri Urratseko hainbat gune erabiltezin geratu dira. Jaiari eutsiko diote, 12:00tan hasita, gune bakarra erabilita.

Egokitu egingo dute festa, halabeharrez, eremua eta eskaintza nabarmen murriztuta: “Eszena bakarra salbatzeko aukera izan dugu, beste guneak seguritateagatik murriztera behartuak gaudelako. Murriztapen honekin, programazioa ere moldatzera behartuak gara 12:00etan hasiko dira.  Bertan izango dira besteak beste azken urteetan abestia egin duten taldeak”.

Sostengua Herri Urratsi

“Ezinezkoa izan zaizue Herri Urratsera joatea eta zuen sostengua erakutsi nahi duzue? Horra nola!”. Hauexek ekarpenak egiteko bideak:

  • Caisse d'épargne FR76 1333 5000 4008 9397 1116 819
  • Crédit Mutuel FR76 1027 8023 8500 0201 4340 107
  • Laboral Kutxa ES87 3035 0059 8205 9073 1197
  • Kutxabank ES98 2095 5045 8710 6117 7332
  • Edo Paypalen bidez

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!