Andoaingo pilotariak sendo agertu dira Idiazabalen aurka

Aiurri 2023ko mai. 15a, 10:13

Andoainek hiru partidetatik bi irabazi zituen Idiazabalen aurkako Herriarteko txapelketan. Sendo agertu dira eta txapelketan aurrera egiteko nahia erakutsi dute. 

Lehen partidan, Mikel Gaztañaga eta Aimar Beroz kadeteak nabarmen gailendu ziren (9-22). Lehen minututik nagusi izan ziren eta emaitza bikaina lortu zuten, tanto kopurua oso garrantzitsua baita Herriarteko txapelketan. Bigarren partidan, berriz, Julen Gaztañagak eta Beñat Salbadorrek ezin izan zuten garaipen preziatua eskuratu (22-8); Andoainen partidari bira emateko bigarren aukera edukiko dute. Azkenik, Eneko Beloki promesak eta Imanol Usandizaga beteranoak lehen partidako emaitza bera lortu zuten (9-22). Itzulerako partiden faltan eta gauzak aldatuko ez balira, hurrengo fasera igaroko lirateke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!