"Interbares" futbito txapelketa berreskuratzeko sinadura bilketa hasi dute

Aiurri 2023ko mai. 16a, 11:32

Sare sozialetan iragarri dutenez, "Interbares" futbito txapelketa berreskuratu nahi dute hainbat herritarrek. "Giro herrikoia eta polita" sortzen zuela azpimarratuta, QR kodigotik sinatzeko aukera ahalbidetu dute. Horrez gain, Andoaingo hainbat tabernetan sinatzeko aukera egongo da, eta, aurki, change.org orrialdean ere online sinatu ahal izango da. Informazio gehiago edo kontakturako idatzi interbares_andoain kontura.

Sinatzeko aukera honako taberna hauetan:

1. Ganbara
2. Lanbroa
3. Aker Beltz
4. Anaiak Taberna
5. Traiñerum
6. Txindoki
7. Txuri Beltz
8. 97
9. Txitibar
10. Txalaka
11. Danena
12. Muga
13. Irunberri
14. Elizondo

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!