Musika Eskolako Abesbatzak bi hitzordu dauzka aurki, Añorgan eta Andorran

Aiurri 2023ko mai. 17a, 13:28

Katrin Iturraldek zuzentzen duen Andoaingo Udal Musika Eskolako Helduen Abesbatza entseguetan buru belarri dabil azken aldian, eta bi hitzordu dauzka zain, hurrengo egunetan: Añorgan, Karmengo Amaren parrokian, maiatzaren 20an, 19:00etan, eta Andorran, Meritxelleko Andre Mariaren Santutegian, maiatzaren 27an.

 

Iturralde zuzendariak adieraz duenez, "ilusio handiarekin prestatutako kontzertua da eta era askotako kantak eskeiniko ditugu: Afrikako doinuak, euskal folklorekoak, kanta herrikoiak…".

Kantutegia zabal eta anitzarekin joango dira Añorgara zein Andorrara. Hona kantu sorta:

- Kom! (Monica Aslund).

- O Salutaris Hostia (Lorenzo Perosi).

- Piel canela (Mold. Hector Gabellini).

- La cucaracha (Mold. Max Frey).

- Alma, Corazon y vida (Mold. Ezkurra)..

- Signore delle cime (Gioseppe de Marzi).

- The Lion Aleeps Tonight (Robert John).

- Ukhutula (Zulu kulturako doinu tradizionala. Bakarlaria: Edurne Calleja).

- Amavolovo (Zulu kulturako doinu tradizionala).

- Jaiki, jaiki, etchekuak (Aita Donostia).

- Ikusten duzu (A,. Lesbordes).

- Kaiku (A. Lesbordes).

- Goizian goiz hastian (I. Mokoroa).

- Illun-abarra (I. Mokoroa).

Maritxu nora zoaz (Javier Busto).

- Agur Jaunak (J. Urteaga).

Helduen Abesbatzak iazko Gabonetan eman zuen azken kontzertua Berrozpeko kaperan, Gazteen eta Txikien abesbatzekin batera. Orduko argazki eta bideoak, ikusgai daude.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!