Egun hauetan bisitarien kopurua handitzen ari da, azken egunak direla jakitun. Bat baino gehiago, gainera, behin baino gehiagotan hurbildu da erakusketara. Hiru argazki handi jarri dituzte Basteron: Euskalduna Etxeberrietan jokatzen ageri den lehenbiziko argazkietako bat, zuri-beltzean, Euskaldunak historian izan duen lehenbiziko emakume taldea eta taldeko argazki berezia, non 2022-2023ko denboraldiko jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzakide guztiak eta maskota berria azaltzen diren. Argazki gehiago ikusgai daude. Hiru aro berezi dituzte, 1923tik 1960ra, 1960tik 1998ra eta 1998tik 2023ra.