Andoain Herriarteko Txapelketatik kanpo geratu da, pala modalitateetan

Aiurri 2023ko mai. 22a, 10:29

Aurtengoan, nahi baino ibilbide laburragoa eduki dute Andoaingo palistek; gomazko palan alde handiagatik kanporatuak izan dira. Beste bi modalitateetan, berriz, oso alde txikiagatik kanporatu dituzte.

Anoeta nagusitu zen hiru partidetan. Banaka frontoi osoan 9-20, binaka 11-20 eta banaka zazpi barruan 16-20. Horiek horrela, andoaindarrak aukerarik ez eta Anoetarrak igaro dira hurrengo fasera. 

Larruzko paletan eta pala motzean, berriz, egoera bestelakoa izan zen. Oso norgehiagoka parekatuak izan ziren, eta tanteoa oso garrantzitsua bilakatu zen. Larruzko paletan galdu egin zuten, nahi baino alde handiagoagatik (35-20). Pala motzean irabaztea lortu zuten (32-40), baina gutxienez 28 tantotik behera gailendu behar ziren. Hau da, lau tantoko aldeagatik ez ziren hurrengo fasera igaro. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!