Andoain esku pilotako Berria Txapelketatik kanpo geratu da

Aiurri 2023ko mai. 22a, 11:55
Imanol Usandizaga eta Jon Eskudero

Andoainek Azkoitiren aurka jokatu zuen asteburuan, Berria Txapelketan. Aurkari zailen aurka jokatu zuten arren, gogo biziz kantxaratu ziren Gaztelekuko pilotariak. Azkenean, kadeteek soilik lortu zuten garaipena.

Kadeteek lehen garaipen garrantzitsua eskuratu zuten (22-16). Garaipen nahiko erraza lortu zuten arren, hutsegite ugari egin zituzten andoaindarrek, urduritasuna medio. Bigarren norgehiagoka, berriz, borrokatua eta orekatua izan zen, baina jubenilek ezin izan zuten garaipena eskuratu (17-22). Horiek horrela, hurrengo fasera igaro ahal izateko, Usandizagak eta Eskuderok irabazi egin behar zuten. Hala ere, aurkariek maila izugarria erakutsi zuten eta andoaindarrek ez zuten ohi bezalako maila erakutsi (6-22). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!