Haurrek arabiarrez, portugesez, errumaniarrez, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz irakurri dute adierazpena. Hona euskarazko testua:
“Arratsaldeon denoi!
Gaur, Andoaingo hiru eskoletako eta Leitzaran Institutuko ikasleak gaude plazan, elkarrekin Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Kolorez margotuta etorri gara, Andoainen dagoen kultura aniztasuna irudikatzeko, eta aniztasun horri balioa emateko beharra aldarrikatzeko.
Badakigu zein garrantzitsua den pentsatzeko modu desberdin asko egotea, ohitura eta kultura desberdinen asko edukitzea… horrek aberastu egiten gaituelako.
Euskal Herrian inon baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den hizkuntza propioak kontserbatzea, gure kasuan, euskara. Andoainera bizitzera etorri diren eta ama-hizkuntza desberdinak dituzten familiei behar duten garrantzitsua ematea eta hauek ere kontserbatzea.
Eta badakigu Andoainen ditugun kulturen aberastasuna aprobetxatzeko, lehenengo urratsa gure aniztasuna ospatzea eta omentzea dela. Horregatik gaude hemen, eta horregatik egin dugu mural hau gure aurpegiekin mila kolorez margotuak.
Mural honek gure eskolen eta gure herriaren aniztasuna adierazten du, denok garelako aniztasuna!!”.