Zumeatarrako kideak Getariako Triatloian izan ziren, iragan asteburuan

Aiurri 2023ko mai. 24a, 10:31

Asteburuan bi kirol ekitaldi nagusitan parte hartu zuten Zumeatarrako kirolariek. Batetik Getariako Triatloian. Bestetik, distantzia motzeko Lava Gravel lasterketan, baina eguraldi txarra medio bertan behera geratu zen.

Larunbat arratsaldean, Zumeatarra taldeko bederatzi kirolarik Getariako Triatloian parte hartu zuten: hala nola Mikel Aranalde, Javier Duque, Iñigo Duarte, Maria Rengel, Ibai Izagirre, Iker Alkain, Aimar Sukunza, Koldo Velasco eta Unai Somovilla. Andoainen eguraldi kaskarra egin zuen arren, Getaria aldetik eguraldi bikaina egin zuen. Taldeko bi kidek, lehen aldiz, parte hartu zuten triatloian, eta uretan apur bat sufritu zutela jakinarazi du Zumeatarrak. Dena den, oro har, emaitza onak lortu zituzten lasterkariek, bakoitzak bere helburuakin. Nabarmendu beharra dago, Aimar Sukunzaren 12. postua eta Iñigo Duarteren 30na.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!