Correoseko langileak ezinean dabiltza

Xabier Lasa 2023ko mai. 29a, 12:42

Andoaingo Correos-eko langileek haserrea agertu dute, Kale Nagusiko egoitzako sarreran zabaldu dituzten oharren bidez. Zazpi langileek osatzen dute Andoaingo plantilla, baina gaur soilik hiru ari dira lanean.

Izan ere, azken egunetan zenbait langileren bajak eta oporrak direla eta hiru langile ari dira ohiko lan-kargarekin, Correoseko zuzendaritzak ez duelako ordezkorik bidali. Egoera hori tarteka gertatzen ari dela adierazi dute, eta horrexegatik, bezeroei ohartarazi die zerbitzuaren kalitatea eskastu egiten dela.

Bestalde, salatu dutenez, gaur egun Andoaingo auzo bat postari finkorik gabe dago aspalditxotik, eta derrigorrez, gainerako postariei egokitzaen zaie hutsune hori betetzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!