Kantabriara eta Asturiasera bi eguneko irteera, Euskalduna taldearekin

Aiurri 2023ko maiatzaren 30a

Mendizaleak Euskaldunaren irteerako batean, Oñako mendizerran (Burgos) maiatzaren 7an

Kantabria eta Asturiaseko lurretan mendi ibilaldia eta Sella ibaiaren jaietsiera uztartzen dituen irteera antolatu du Euskalduna Mendigoizale elkarteak, ekainaren 17-18rako.

Hona egitaraua:

* Ekainaren 17a, larunbatarekin: Andoaindik 06:30etan abiatu. Lebeña (Kantabria) herrira iritsi. Bertatik, bi mendi ibilaldi, bata motza eta bestea luzea. Lebeña-Cicera mendi irteera. Gaua, Pintueles herrian, alberge batean.

* Ekainaren 18a, igandearekin: Arriondas herritik abiatuta, Sella ibaiaren jaitsiera. Arratsaldean, Andoainera itzulera. Kontuan hartu beharreko xehetasunak:

Prezioak: bazkideek 120 euro, bazkide ez direnek 135 euro. Prezioan sartzen da: joan-etorriko autobusa, Pindueleseko aterpean pentsio osoa, eta. Sellako jaitsierako kostua.

Izen ematea: ekainaren 10 azken eguna. Honako telefonoetan: 943592232 edo 688684028 whatsappa dauka), euskaldunamt@yahoo.es korreora, edo eta, Kale Nagusiko egoitzan bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!