TxuriBeltz tabernan Pintxo Dastaketaren lehen edizioa egingo dute larunbat eta igande eguerdian

Aiurri 2023ko mai. 30a, 16:41

TxuriBeltz tabernak Pintxo Dastaketaren lehen edizioa egingo duela iragarri du, larunbatean eta igandean, eguerdiko 12:00etatik 15:00etara bitarte. Bertaratzen denak Santakrutzetako Lehiaketako pintxo irabazlea dastatzeko aukera edukiko du. Horrez gain, terraza musikatua jarriko dutela adierazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!