Udalak tokiko kontsumoa sustatzeko 2.000 bonu kaleratu, Salkinekin lankidetzan. Bonuak eskuratu ahal izateko tiketak ekainaren 1 eta 2an banatuko dira eta bonuak 5etik 9ra erosi ahal izango dira, Salkinen lokalean. Erabiltzeko epea ekainaren 30era arte luzatuko da.
Andoaingo Udala:
"Kontsumo-bonuen udako kanpainak 100.000 euroko inbertsio zuzena ahalbidetuko du eta ekimena pizgarri ekonomikoa izatea espero da".
Nola eskuratu bonuak
- Egoitza: Agustin Leitza kalea, 11.
- Ordutegia: 10:00-14:00etara / 16:00-20:00.
- Prezioa: 25 euro. Bonuak 50 euroko balioa izango du.
- Eroslea: Andoaingo adin nagusiko guztiek 25 euroko prezioan erosi ahal izango dute bonua.
- Oharra: Bonua erosteko NANa aurkeztu behar da.
- Ordainketa: Kreditu- txartelarekin. Ez da eskudirurik onartuko.