“Andoaingo Kontzejupean” Donostiako Kontserbatorioko Bandak interpretatuta

Xabier Lasa 2023ko mai. 31a, 13:46
Kontserbatorioko Banda Oiartzabalekin Donostian igandean

Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko Ikasleen Bandak “Andoaingo Kontzejupean” interpretatu zuen, Boulebardeko kioskoan igandean eskaini zuten kontzertuan. Bertan, abestiaren sortzaile den Joxe Mari Oiartzabali esker ona adierazi zioten. Abestia iaz, Gora Kaletxiki Bandak estreinatu zuen, Santa Zezelia egunean eman zuen kontzertuaren baitan. Iazko estreinua eta igandeko interpretazioa, ikusgai:

Donostiako kontzertuan, konposatzaile gisa sortu dituen makina piezengatik eta Donostiako kantutegi herrikoiarekin (inauteriak, San Sebastian eguneko danborrada…) hamarkadetan egin duen moldaketa lanarengatik erakutsi zioten esker ona.

Gogoan hartu behar da konposatzaile andoaindarra Francisco Escudero Kontserbatorioko irakasle izan zela iraganean. Hain zuzen, 1986an Tronpetako katreda lortu zuen, eta 1987an, bertako Banda Sinfonikoa zuzendu zuen. Kontzejupean" abestia, Donostian.

Hona, "Andoaingo Kontzejupean", Donostiako Boulevardean bertako Francisco Escudero Kontserbatorioko Ikasleen Bandaren eskutik:

 

 

"Andoaingo Kotzejupean", Andoainen

2022ko Santa Zezilia egunean, Gora Kaletxiki Bandak Santa Krutz ermitan eman zen kontzertuan, "Andoaingo Kontzejupean" abestia:

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!