Keinu denda, Kale Nagusitik Goikoplazara

Aiurri 2023ko eka. 1a, 07:24

Arrate pilotalekuaren aurrealdean dagoen lokalean jarraituko dute negozioarekin, Kale Nagusiko denda utzita. Dendariek komunikatua zabaldu berri dute.

Kale Nagusian jarraitzeko saiakerek huts egin ostean, Andoainen jarraituko dute. Baina toki aldaketak Goikoplazara eramango ditu. Negozioaren hamargarren urteurrena, beraz, egoitza berrian ospatuko dute.

KEINUren adierazpena:

Kale Nagusian hamar urte eman ondoren, ezin dugu orain arteko lokalean jarraitu. Andoaindik joateko aukera ere aztertu dugu, zailtasunak izan ditugulako. Azkenik, KEINU lekuz aldatzen dela jakinarazten dizuegu, gure denda berrian ikusiko dugu elkar irailaren 1etik aurrera, betiko gogo berarekin.

Keinuk lanean jarraituko du Goikoplazako bosgarren zenbakian, Arrate pilotalekuaren aurrealdean. Keinutik jabeari eskerrak eman nahi dizkiogu eskaini dizkigun erraztasunengatik.

Gogoan izan irailean hamar urte beteko ditu gula, zerbait prestatuko dugula eta gonbidatuta egongo zaretela.

KEINU

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!