N1 ANDOAIN A15

Zarataren aurkako mugimendua, Aita Larramendi ikastolako gurasoen aldetik

Jon Ander Ubeda 2023ko eka. 1a, 09:35

Aldundiak N1 eta Aita Larramendi ikastolaren artean panelak jartzeko lanen hasiera iragarri zuen egun berean, guraso talde batek pankarta jarri zuen N1 errepidera begira.

Guraso taldearen ezinegona nabarmena da azken asteotan, afitxak eta pankarta jartzeaz gain elkarretaratzea deitu zutelako. Lasto-fardoak apirilaren 30ean kendu zituzten, egoera tamalgarrian zirelako. Hori dela eta, maiatzean eta ekainean zarata eta kutsadura zuzen-zuzenean jasoko dute ikastolako ikasleek eta langileek.

Egun hauetan, auto-gidarien joan-etorrian, denen bistara geratzen ari da guraso taldearen protesta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!