Ekainaren 4an, igandea, RACen mendeurrena dela eta, Andoaindik igarotzen den Lasarteko zirkuitu-lasterketa egingo da eta kontrol-puntu bat jarriko da Makaldegiko aparkalekuan 11:30etik aurrera. Beraz, ezin izango da ibilgailurik aparkatu eremu mugatuan, 10:30 etatik aurrera ekitaldia amaitu arte. Bestalde, egun horretan bertan, Urki Dantza Taldeak antolatutako Andoaingo Euskal Jaialdia dela eta, Goikoplaza itxita egongo da ibilgailuak sartzeko ekainaren 3ko larunbateko 6:00etatik aurrera.