Xarma, zuzeneko emanaldien aterpea

Aiurri 2023ko eka. 2a, 22:26

Xarma ireki dutenetik, bada mugiroa tabernaren inguruan. Eta tabernariek iragarri bezala, jarduera ezberdinak antolatu nahi dituzte. Aurreko larunbatean zuzeneko rock kontzertua antolatu zuten, eta ikusleek rock bertsio bikainez gozatzeko aukera izan zuten.

Taberna ireki berritan, Aiurriri eskainitako elkarrizketan kultur jardueren aldeko apustua egingo zutela iragarri zuten: "Plaza huts samar zegoela sumatzen genuen, beraz, lokal barnean monologoak, zuzeneko musika eta horrelakoak eskaintzeko asmoa daukagu. Terrazan ere lekua dugunez, ekitaldiak egin nahi ditugu, hots, mugimendu apur bat sortu eta plazari bizia eman nahi diogu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!