Euskal jaialdi koloretsua ospatu zuten Andoaingo plaza eta kaleetan

Xabier Lasa 2023ko eka. 5a, 08:19

Andoaingo 33. Euskal Jaialdia modu ikusgarrian ospatu zuten Andoaingo kale eta plazetan eguardian, Urki taldeak antolatuta. Honako taldeek hartu zuten parte: Orio, Agurain, Dulantzi eta Andoaingo Trikitilariak, Berrizko Iremiñe dantza taldea, Aguraingo Dulantzi Txiki taldea, Zumarragako Abesbatza Txikia, Leitzako Aurrera dantza taldea, eta, Urki dantza taldea. Arratsaldean, Malkogarriyak taldearekin erromerian bildu ziren, Goikoplazan. Argazki-bilduma eta bideoak, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!