Auto klasikoen erakustaldia egin zuten Lasarteko zirkuituan

Xabier Lasa 2023ko eka. 5a, 07:36

I. Mendeurreneko Rallya: auto klasikoen erakustaldia egin zuten, Lasarteko zirkuituan barrena. Gogoan hartu zuten 1923-1936 epean nola antolatu ohi zituzten auto klasikoen lasterketak 17 kilometro dituen Lasarteko zirkuituan (Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta, Andoain). Igande eguardian ikusi ahal izan ziren auto eta moto guztiak ere 1936an baino lehenago fabrikatutakoak dira. Andoain zeharkatzeko orduan ateratako argazki-bilduma, ikusgai:  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!