Herriarteko Txapelketako finalerdian da Andoain

Aiurri 2023ko eka. 5a, 12:39

Andoain finalerdira igaro da Herriarteko Pilota Txapelketan, Zestoari hiru partidak irabazita. Finalerdian Azpeitiaren aurka jokatu beharko du Andoainek, Gipuzkoako talderik onenetakoa.

Andoaingo pilotariek hiru partidak irabazi zituzten zestoarren aurka. Aimar Berozek eta Mikel Gaztañagak joaneko partidako arantza kendu eta garaipen garbia eskuratu zuten (22-12). Berozekmaila ona erakutsi eta sendotasunez jokatu zuen, pilotakada indartsuak emanda. Gaztañagak, aurretik, joko biziarekin tanto ugari egin zituen.

Jubeniletan ere garaipen argia eskuratu zuten Julen Gaztañagak eta Beñat Salbadorrek (22-9). Biek partida ona jokatu zuten, egin beharrekoak beteta; atzean asko jokatu zuten, atzelaria erasotuz, ondoren, aurrealdeko koadroetan amaitzeko.

Azken partidan, seniorretan, Usandizagak atzelari jokatu zuen eta Urruzolak aurrean; azken honek, erakustaldia eman zuen lehen koadroetan, biparetekin, dejadekin eta ezker gantxoekin. Usandizagak hoi bezala, aurrelariaren lana erraztu eta sendo aritu zen. 

Sasoi onean dira Andoaingo pilotariak, baina lan handia egin beharko dute Azpeitiari irabazteko eta aurre egiteko, izan ere, txapelketako faboritoak dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!