Ikasturteari amaiera eman diote, sukaldariak omenduz

Aiurri 2023ko eka. 6a, 18:46

Ongi etorri eskolara elkarteak "Su-artean gure artean" ekimena aurrera eraman du, ikasturte osoan munduko sukaldaritza Andoainen eskainiz. Jatorri ezberdineko herrikideak elkartzeko bilgunea izan da. 

Kotoi elkartean amaiera eman diote ikasturteari, sukaldaritza lanean gehien aritu diren kideei omenaldia eskainiz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!