Ikasturte berrirako eskaintza prest dute Allurralden

Aiurri 2023ko eka. 6a, 18:54

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak 2023-2024 ikasturterako eskaintzaren berri ematen ari da egunotan, buzoiketa bidez. Bertan eskaintza osoa aurkezten ari da.

Ikastaroak irailaren 20an hasiko dira, eta igeriketa urriaren 1ean. Ekainaren 15ean hasita izena emateko aukera dago. Eskaintza ohikoa da, baina badira bereziki aipatu dituzten ekimen berriak: 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako kross training ikastaroa, aholkularitza saioak fitness aretoan, entrenatzaile pertsonala eta prestaketa saio pertsonalak izateko aukera…

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!