Hamabosgarren ediziora iritsi da Andoaingo Rock Jaialdia. Nafarroa plazan nazioarteko musika proposamen interesgarriak entzun ahal izango dira, doako kontzertuetan. Andoaingo eta kanpoko musikazale askoren arreta bereganatuko dute, berriro.
Rock Jaialdia
18:00 | Nize. Bilboko taldeak emango dio hasiera jaialdiari. Hirukoteak 2020an Ezin lanarekin egin zuen debuta euskal eszenategian, noise-rock, hardcore eta punk doinuekin.
19:05 | The Courettes. Bikote danimarkar-brasildarra da, aise mugitzen dena garage estiloaren, 60ko Girl Groupen soinuaren eta doo woop-aren artean. Soul-rock and roll zoragarria egiten du, eta aldizkari espezializatuak haien 2021ko lana urteko onenen artean hautatu zuen.
20:30 | Chocolat Billy. Talde frantsesa soinu basati eta indartsua eskaintzen du zuzenean, partaide guztiek elkarren artean instrumentuak trukatzen dituzten bitartean.
22:00 | The Giant Robots. Talde suitzarrak, underground rock eszenan gero eta izen handiagoa du. Garciak adierazi zuenez, “60ko hamarkadako garagea egiten dute, baina eguneratua. Egia da garajeak ez duela arorik distiratsuena bizi, baina baita ere, azpimarratzekoa da talde suitzarra, onentxoenetakoa baita egun”.
23:15 | Black Lips. Talde estatubatuarra izango da Jaialdiko izarra, esan bezala. 13 urte zituztela osatu zuten taldea 1999an, eta, geroztik, mundu guztian zabaldu dute beren musika indartsua, garaje estilotik hasi eta egungo rock sofistikatuagorako bidea eginez. Apocalypse Love disko berria kaleratu zuten iaz, eta, tartean, da Bad kids kanta ezaguna, Spotify plataforman jada 23 milioi entzunalditik gora dituen abestia.
01:00 | The Schizophonic. Kaliforniakoa (AEB) da bigarren talde hori ere, “James Brown edo MC5 taldea gogora ekartzen ditu. Ameriketako musika zale askok diote, zuzeneko bandarik onena eta basatiena dela han bertan. Abeslaria ero moduan ibiltzen da oholtza gainean. Jaialdiko izarretakoa izango da”, Juancar Garciaren ustetan.
Apeiritif saioak
12:00 Zumea plaza | Arima. “Beldurrez beste egitean” izenburuko diskoa kaleratu berri du Rock talde bizkaitarrak.
13:00 Plaza Morea | Siglas. Donostiako banda, garaje kutsuko pop-yeye-a eta freskoa eginez melodia itsaskorrak zabaltzen ditu zuzeneko bikainarekin.
14:00, Goikoplaza | Krin. Pandemiaren ostean, Irungo lau musikariek sortua, 60ko garaje-rock soinu bortitz eta ilunak ditu ipar. Halako estiloko formazioetan ohikoa ez den instrumentua, armonika, erabiltzen du, eta zuzeneko zorrotz eta apaingarririk gabekoa eskaintzen du.