50 urte bete zuen belaunaldiak pandemia garaia bizi izan zuen. 2020a ez zen ospakizun handietarako urtea izan. Hiru urte beranduago, Andoainen 1970ean jaiotakoek lagunarteko ospakizuna egin zuten Oianume jatetxean. Argazkian ikus daitekeenez, lagun askok bat egin zuen deialdiarekin. Hiru urte beranduago bada ere, efemeridea ospatu ahal izan zuten.