Ur parkea zabalik da

Aiurri 2023ko eka. 7a, 13:43

Miranda pasealekuko ur parkea aste honetan zabaldu dute. Uda beroko egunetarako aisialdirako gunea izango da. 

Aduna izan zen inguruotan ur parkea zabaltzen lehena, eta hasieratik bisitari asko jaso zituen. Haur txikiak dituzten familiak, batik bat. Andoaingo ur parkearen erabilera herriko haur askoren aukera bilakatuko da, uda honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!