Oskarbiren erakustaldia Allurralden

Aiurri 2023ko eka. 11a, 18:07

Ikasturte amaierako erakustaldia egin dute Oskarbi gimnasia erritmikoa taldeko kideek. Andoaingo eta Urnietako partaideak izan dira, gehien gehienak. Gonbidatu gisa Belabieta taldeko gazteak aritu dira, zeinak aho bete hortz utzi duten ikuslegoa. Maila handiko erakustaldia eskaini dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!