Gaztetxoenek Ipuin musikatua eskeiniko dute, “Oihana hor kanpoan” izenburua daramana. Guztira 100 ikasle inguru batuko dira oholtzan.
Ondoren, 19:30etik aurrera, Iturraldek zuzentzen dituen abesbatza txikia, gaztea eta helduaren txanda izango da. 95 ikasle inguru, guztira.
Kontzertu berezia izango da, bertan abesbatza txikiak eta gazteak asteburuan Disneyen eskainiko duten kontzertuko kantak abestuko baitituzte. Kontzerturako, eskolako irakasle batzuen laguntza izango dute: Myriam Ulanga piano jolea, Iosune Marin gitarra jolea, Igor Ruiz baxu elektrikoa eta Alex Alonso bateria jolea. Abesbatza Txikiak, bakarka, honako abestiekin osatuko kontzertua: Duerme, pequeño mar, Sisi ni moja, eta, Bizirik Gaudelako. Abesbatza Txikiak eta Gazteak, elkarrekin: Ametsen ehiztaria, Danborraren doinua, Guztion ametsak, Mary Poppins, eta, Coco. Abesbatza Gazteak: I say a little player, Your Song eta Ilargia. Helduen Abesbatzak: California dreamin, Itsasoa gara, eta, As it was.
Abesbatza txikia eta gaztea Paris-Disneyra
Ostiral gauean bi abesbatzako abeslariak Pariseruntz abiatuko dira. Larunbatean Paris bixitatu ostean, Igandean Disneyeko Videopolis antzokian kontzertua eskeiniko dute. Kontzertu hori egin ahal izateko grabaketa batzuk bidali behar izan zituzten, eta aukeratuak izan ziren. Egundoko ilusioarekin prestatu dituzte aktuazioa eta bidaia.