[KOMUNITATEA]

Eremuka Lantzen Sarearen topaketetan parte hartu dugu

Leizaran institutua 2023ko eka. 15a, 17:35

Leizaran institutuko ikasle eta irakasleek Durangon egin den eta Euskal Autonomi Erkidego mailako Eremuka Lantzen Sarearen topaketetan parte hartu dugu.

Leizaran institutuko hainbat ikasle eta irakasle Durangon izan ginen Ekainaren 7an bertan ospatu baitziren Eremuka Lantzen Sarearen topaketak. Gure ikastetxeak aurten pauso garrantzitsua eman du metodologia berritzaileak gure ikasgeletan txertatzeko. Izan ere, eremuka lanean aritu dira DBH 1eko ikasleak; Gizarte-Euskara eta Zientziak-Matematika eremuetan. Eremu horietan ikasgai ezberdinak elkartu eta proiektu bati berariaz erantzuteko lantzen dira ezagutzak. Bide horretan abiatzeko garrantzitsua izan da gure ikastetxearentzat Eremuka Lantzen Sarea-ko partaide izatea.

Berau Euskal Herriko hainbat ikastetxeren elkargunea izan da eremuen gainean ikasteko, esperientziak partekatzeko eta hausnarketak elkarrekin burutzeko. Ikasturte amaierara iritsita, Sareak topaketak antolatu zituen Durangon eta egun ederra igaro genuen bertan. Bertan izan ginen aurtengo ikasturtean eremuka lanean hasi garen ikastetxeak zein eremuka hasteko interesa duten hamarnaka ikastetxetako ikasle zein irakasleak. Bidea hasi besterik egin ez badugu ere, ilusioz beteta gaude eta gure ikastetxeko hezkuntza hobetzeko pausoak ematen jarraituko dugu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!