Sanjuanak 2023

San Juan jaietako egitaraua, ekainaren 23an hasi eta 27ra arte luzatuko dena

Aiurri 2023ko eka. 15a, 20:09

San Juan jaien egitarauaren berri eman du Udalak, gaurkoan. Astelehenean hasita egitaraua etxez etxe banatuko dute.

Ekainak 23, ostirala

  • 17:00 Festetako kamixeta tailerra, buztin eta henna tailerrak, Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Gazte Lokalean.
  • 18:00 Sanjuanetako kartel lehiaketako sari banaketa Goikoplazako Frontoian.
  • 18:30 Lebiton buruhandi eta erraldoi konpartsaren irteera.
    Ibilbidea: Bastero, Goikoplaza, Nafarroa Plaza, Bastero.
  • 18:45 Kalejirak Goikoplazaraino: Txaranga, Trikitilariak, Eskusoinu Taldea.
  • 19:00 Pregoia Futboleko Euskalduna Andoaindarraren eskutik. Udaletxeko balkoitik, jaien hasierako txupinazoa. Ondoren Gora Kaletxiki Txarangak Luis Fracaren “Andoain” musika pieza joko du.
  • 19:30 Alberto Agirre Abesbatza eta Udal Musika Eskolako Abesbatza gazte eta helduen kontzertua elizan.
  • 20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena elizan.
  • 20:15 Alkatetza eta Udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.
  • 21:00 Pala Jaialdia Arraten: Larruzko paleta eta pala motzeko partidak.
  • 21:30 Olagain Txistulari Bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz.
    Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
  • 22:30 Suziri, Txalaparta eta Kanpai-errepika. San Juan sua.
    Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako Abesbatzak, Udal Musika Eskolako Banda, Olagain Txistulari Banda, Urki Dantza Taldea.
    Urki Dantza Taldearen emanaldi laburra.
  • 22:45 Agustin Leitza elkartearen danborrada.
  • 23:30-01:30 Korrontzi Goikoplazan.
  • 00:00-02:00 En Tol Sarmiento Nafarroa Plazan.

Ekainak 24, larunbata

  • 09:15 Diana dultzaineroekin.
  • 09:30 Plater tiraketa, Ontzak antolatua, Oiartzungo Arkalen.
  • 10:00 Pilota: Pilota Eskolako umeen eskuzko partidak, Gaztelekuk antolatua, Arraten.
  • 11:00 Meza Nagusia elizan, Alberto Agirre Abesbatzak kantatua.
  • 11:00-13:00 16 urte artekoentzat xake txapelketa, Agustin Leitza Xake Elkarteak antolatua, Goikoplazan.
    Eguraldi txarrarekin elizaren arkupetan.
  • 12:00 Axeri-dantza, dantza herrikoia Goikoplazan.
  • 12:30 Pilota: Nesken Berria Txapelketako finala Arraten.
  • 12:30 - 14:30 Txalaparta joaldiak eta tailer ibiltaria, Maizorrik antolatua, Arteta Plazatik abiatuta.
  • 13:30 Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua Goikoplazan.
  • 14:30 Txuleta jana, Auzoetako Jai Batzordeak antolatua. Eguraldi txarrarekin La Salleko patioan.
  • 16:00 Zesta puntako jaialdia, Gaztelekuk antolatua, Arraten. Benjaminen kinielak; Alebinen kinielak; Infantilen finala; Jubenilen finala.
  • 17:00 Gauerdi Txarangaren irteera Goikoplazatik abiatuta.
  • 18:00 XXII Bizikleta festa, Andoaingo Txirrindulari Elkarteak antolatua, Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu. Izen ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago egingo da. Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxeko patioan.
  • 18:30 Herri-kirolak Goikoplazan. Duatloia: Eneko Saralegi – Ugaitz Mugerza. Harrijasotzen: Lur Errekondo – Lierni Osa. Lastoa altxatzen/botatzen: Jose Martin Bustinza (Tubi). Aizkoran: Iker Vicente eta Eneko Saralegi – Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza.
    Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxean.
  • 19:15 Andoaindarra Elkartearen danborrada.
  • 20:00 Bertsolari jaialdia Goikoplazan: Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gaijartzailea: Aritz Eskudero.
    Eguraldi txarrarekin Ondarretan.
  • 22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.
  • 23:00-01:00 Mariachi Imperial Goikoplazan.
  • 00:00-02:00 Zea Mays Nafarroa Plazan.
     

Ekainak 25, igandea

  • 08:30etatik aurrera WARHAMMER 40K torneoa, Enderen Jokoak antolatua, Extremadura kalea, 5 Egoitzan.
  • 10:30 MuGaz Taldea eta Azelain Ballet Elkartearen musika eta dantza emanaldia Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin La Sallen.
  • 11:00 Kross Mistoa, Nerea Fernandezen oroimenez, Zumeatarrak antolatua. Irteera eta helmuga: Pio Baroja kalea. Ibilbidea: 5 kilometro. Sari banaketa Goikoplazan.
  • 11:00-14:00 Artisautza feria eta janari azoka Goikoplazan. Ataungo talogileak. Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxeko patioan.
  • 12:00 Olagain txistulariak Goikoplazan.
  • 13:00 Kontsejupeko Pilota Txapelketaren finalak, Gaztelekuk antolatua.
  • 13:15 Kantu kalejira txalapartaz lagunduta ibiliko da kalez-kale Goikoplazatik abiatuta, Irunberri eta Maizorrik antolatua.
  • 16:00 Junior mailako Gipuzkoako Itzuliko 3. etaparen irteera Goikoplazatik.
  • 16:30 - 20:00 Artisautza feria eta janari azoka Goikoplazan. Ataungo talogileak ere bertan izango dira.
    Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxeko patioan.
  • 18:15 Junior mailako Gipuzkoako Itzuliko 3. etaparen helmuga Goikoplazan.
  • 22:00 Burrunba elektrotxaranga Zumea plazatik abiatuta.
  • 22:30 Artifiziozko suak: Caballer piroteknia.
  • 22:45 Burrunba elektrotxaranga Goikoplazaraino.
  • 23:30 Bulego Nafarroa Plazan.
      

Ekainak 26, astelehena

  • 11:30-13:30 / 17:00-19:30 Haur parkea Goikoplazan: Jokoak, puzgarriak, ludoteka. Eguraldi txarrarekin Ondarretan.
  • 18:00 Haur danborrada. Alkate Txikia eta herriko ordezkariak buru izango direlarik. Ibilbidea: Zumea, Kaleberria, Kale Nagusia eta Goikoplaza.
  • 19:00 Ismeder DJ saioa, Goikoplazan.
  • 20:00 Gora Kaletxiki Txarangaren kalejira, Kaletxikitik hasi eta herrian barrena Goikoplazan amaituz.
  • 22:00 Michael Jackson gogoan Nafarroa Plazan.
  • 22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.

Ekainak 27, asteartea

  • 13:30 Agintarien harrera adinekoei udaletxearen aurrean. Ondoren, trikitilariekin batera Basteroraino.
  • 14:00 Laurogei urtekoen bazkaria Basteron.
  • 17:30 Klaap Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Ondarretan.
  • 18:15 Fit Gipsy Zuenak antolatua, Goikoplazan.
    Eguraldi txarrarekin Ondarretan.
  • 19:00 Bakartxo & Joseba akademiakoen emanaldia Goikoplazan.
    Eguraldi txarrarekin Ondarretan.
  • 20:00 "Yijaaa!!!" kale antzerkia Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Ondarretan.
  • 22:30 "Cavaldeath" Juanita Alkain Plazatik abiatuta, Kale
    Nagusitik gora Goikoplazaraino.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!