19:00 Pregoia Futboleko Euskalduna Andoaindarraren eskutik. Udaletxeko balkoitik, jaien hasierako txupinazoa. Ondoren Gora Kaletxiki Txarangak Luis Fracaren “Andoain” musika pieza joko du.
19:30 Alberto Agirre Abesbatza eta Udal Musika Eskolako Abesbatza gazte eta helduen kontzertua elizan.
20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena elizan.
20:15 Alkatetza eta Udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.
21:00 Pala Jaialdia Arraten: Larruzko paleta eta pala motzeko partidak.
21:30 Olagain Txistulari Bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza.
22:30 Suziri, Txalaparta eta Kanpai-errepika. San Juan sua. Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako Abesbatzak, Udal Musika Eskolako Banda, Olagain Txistulari Banda, Urki Dantza Taldea. Urki Dantza Taldearen emanaldi laburra.
22:45 Agustin Leitza elkartearen danborrada.
23:30-01:30 Korrontzi Goikoplazan.
00:00-02:00 En Tol Sarmiento Nafarroa Plazan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!