Itasako Langileen Komiteak enpresak egindako lau kaleratzeak salatu ditu

Aiurri 2023ko eka. 16a, 22:19

Kaleratzeak salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte enpresako hainbat langilek. Astelehenean ere elkarretaratzea deitu dute Itasa enpresako sarreran, 13:45etik 14:15era bitarte.

Itasako Langileen Komiteeko Ainhoa Iturralde honakoa adierazi du: "Lau lankideren kaleratzea salatu nahi dugu. Enpresak argudiatu duenez, merkatuko eskarian lan-karga jaitsi dela eta, langile batzuk soberan daudela adierazi dute. Komitekook uste dugu ez daudela nahikoa arrazoi kaleratzeak egiteko, izan ere, postu batzuetan osatu gabeko taldeak daude eta, horrez gain, langileak aparteko orduak egiten ari dira enpresa osoan. Horiek horrela, mobilizatzeko nahikoa arrazoi dagoela uste dugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!