Juanita Alkain eta Ubitarte lotzen dituen zubia itxiko dute, mantenu lanak egiteko

Aiurri 2023ko eka. 20a, 15:47

©Asier Bilbao

Asteazkenean, goizeko 08:30ean hasita, eta beranduenez igandera bitarte itxiko dute.

Andoaingo Udalaren oharra:

“Bihar goizeko 8:30etatik aurrera, Alondegi Zubia (Juanita Alkain plaza) oinezkoentzat itxita egongo da mantenu lanak egin eta irrist egiteko arriskua sahiestuko duen tratamentua emateko. Beranduenez igandean irekitzea aurreikusten da. Lan hauek herritarrengan sortuko dituen deserosotasunen eta ohitura aldaketen jakitun gara, horregatik eragozpen hauen aurrean herritarren ulermena eskertzen dugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!