2023/07/05 18:00

'Aho bete jolas', Kontalari2-ren familientzako ipuin kontaketa

'Aho bete jolas', Kontalari2-ren familientzako ipuin kontaketa
Sorabilla, Andoain

Ipuinek umeen barrua elikatzen dute, irudien bidez munduaren, bizitzaren, beren buruaren berri ematen diete. Ipuin hori irakurri beharrean, kontatzen diegunean, istorioa bere barruan birsortzeko aukera ematen diegu, alegia, irudia sortzekoa. Hizkuntzaren transmisioan ere berebiziko garrantzia du ipuinak entzuteak, bizitzan baliatuko duten iruditeriari atxikitua joango baita hizkuntza bat, euskara, gure kasuan.

Baina helduoi ere gustatzen zaigu ipuinak entzutea, plazerraz hartzen ditugu eta, era berean, gure esentziarekin konektatzen laguntzen gaituzte.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, uda hasiera honetan Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Liburutegiak, elkarlanean, hiru ipuin kontaketa saio antolatu ditugu herriko hiru txokotan: Goiburun, Otietan eta Sorabillan.

Horretarako sortu den galdetegiaren bidez aurretik izen-ematea gomendatzen den arren, izenik eman gabe ere, plaza arazorik ez badago, etor daiteke nahi duen oro.

Era berean, saioak egingo diren lekuetara hurbiltzeko DOAKO autobus zerbitzua egongo da eta ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago aterako da Makaldegitik.

FAMILIENTZAKO SAIOA:

UZTAILAK 5, asteazkena, 18:00, Sorabilla

KONTALARI2: “Aho bete jolas”

Izen-ematea: https://labur.eus/AhoBeteJolas

Autobusa 17:30ean.

 

Udal Euskara Zerbitzua eta Liburutegia

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!