Sanjuanak 2023

Sua piztearekin batera, has dadila festa!

Aiurri 2023ko eka. 22a, 07:00

Urki dantza taldeko kideek emanaldi ikusgarria eskaintzen dute, Goikoplazan.

Ekitaldiz beteriko asteburua izango da, San Juan jaietakoa. Astelehenean eta asteartean hitzordu gehiago iragarrita badaude ere, jaien muina asteburuan aurki daiteke. Eguraldiak lagunduz gero, jaietan kalez kale murgiltzeko aukera izango da

Festazalearentzat atsedenik gabeko asteburua dator, aurretik. Gustu guztiak asetzeko modukoak, gainera. Haur eta gaztetxoek maite duten Lebiton konpartsarekin abiatuko dira jaiak. Tradiziozaleentzat, bestalde, ikusmina sortzen duen soka-dantza izango da aurtengoa, udalbatza berriaren lehen saioa izango baita. Txalaparta, dantza eta kanpaien erreplikarekin batera, sua piztuko da. Ordu beretsuan bi musika proposamen ezagun eskainiko dira. Korrontzi, Goikoplazan, eta ETS, Nafarroa plazan. Azken honekin gaztetxo eta guraso asko hurbilduko dira.

San Juan egunean, axeriak kalera irtengo dira. Aurten, gainera, parte-hartze handia izango da. Entseguetan, dozenaka lagun elkartu dira. Herri kirolariak eta bertsolariak San Juan eguneko ezinbesteko hitzorduak izaten dira. Gauez mariatxiak eta Zea Mays talde ezaguna ariko dira.

Igandean, ekainaren 25ean, Kontzejupeko finala, kros mistoa eta junior mailako txirrindulari lasterketa iragarrita daude. Eguna lasai joango da, eta gauez Burrunba elektrotxarangarekin eta Bulego taldearekin biziberrituko da.

Haurren eguna izango da, astelehenekoa. Eta, asteartean, Cavaldeath kalejira piroteknikoarekin amaituko dira jaiak. Dozenaka ekitaldi, beraz, datozen bost egunetan.

 

EGITARAUA

 

Ekainak 23, ostirala

17:00 Festetako kamixeta tailerra, buztin eta henna tailerrak, Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin Gazte Lokalean.

18:00 Sanjuanetako kartel lehiaketako sari banaketa Goikoplazako Frontoian.

18:30 Lebiton buruhandi eta erraldoi konpartsaren irteera. Ibilbidea: Bastero, Goikoplaza, Nafarroa Plaza, Bastero.

18:45 Kalejirak Goikoplazaraino: Txaranga, Trikitilariak, Eskusoinu Taldea.

19:00 Jaien hasierako pregoia Futboleko Euskalduna Andoaindarraren eskutik.
Udaletxeko balkoitik, jaien hasierako txupinazoa. Ondoren, Gora Kaletxiki Txarangak Luis Fracaren "Andoain" musika pieza joko du.

19:30 Alberto Agirre Abesbatza eta Udal Musika Eskolako Abesbatza gazte eta helduen kontzertua elizan.

20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena elizan.

20:15 Alkatetza eta Udalbatzaren Soka-dantza Goikoplazan.

21:00 Pala Jaialdia Arraten: Larruzko paleta eta pala motza.

21:30 Olagain Txistulari Elkartearen kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza.

22:30 Suziri, Txalaparta eta Kanpai-errepika. San Juan sua. Ondoren, herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre eta  Udal Musika Eskolako Abesbatzak, Udal Musika Eskolako Elkartea, Olagain Txistulari Banda, Urki Dantza Taldea.

22:45 Agustin Leitza elkartearen danborrada.

23:30-01:30 Korrontzi Goikoplazan.

00:00-02:00 En Tol Sarmiento Nafarroa Plazan.

 

Ekainak 24, larunbata

09:15 Diana dultzaineroekin.

09:30 Plater tiraketa, Ontza elkarteak antolatua, Arkalen.

10:00 Pilota: Pilota Eskolako umeen eskuzko partidak, Gaztelekuk antolatua, Arraten.

11:00 Meza Nagusia elizan, Alberto Agirre Abesbatzak kantatua.

11:00-13:00 16 urte artekoentzat xake txapelketa, Agustin Leitza Xake Elkarteak antolatua, Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin elizaren arkupetan.

12:00 Axeri-dantza, dantza herrikoia Goikoplazan.

12:30 Pilota: Nesken Berria Txapelketako finala Arraten.

12:30-14:30 Txalaparta joaldiak eta tailer ibiltaria, Maizorrik antolatua, Arteta Plazatik abiatuta.

13:30 Andoaingo Udal Musika Eskolako Banda Goikoplazan.

14:30 Txuleta jana, Auzoetako Jai Batzordeak antolatua.

16:00 Zesta puntako jaialdia, Gaztelekuk antolatua, Arraten. Benjaminen kinielak; Alebinen kinielak; Infantilen finala; Jubenilen finala.

17:00 Gauerdi Txarangaren irteera Goikoplazatik abiatuta.

18:00 XXII Bizikleta festa, Andoaingo Txirrindulari Elkarteak antolatua, Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu. Izen ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago egingo da. Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxeko patioan.

18:30 Herri-kirolak Goikoplazan. Duatloia: Eneko Saralegi – Ugaitz Mugerza. Harrijasotzen: Lur Errekondo – Lierni Osa. Lastoa altxatzen/botatzen: Jose Martin Bustinza (Tubi). Aizkoran: Iker Vicente eta Eneko Saralegi / Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxean.

19:15 Andoaindarra Elkartearen danborrada.

20:00 Bertsolari jaialdia Goikoplazan: Saioa Alkaiza, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Gaijartzailea: Aritz Eskudero. Eguraldi txarrarekin Ondarretan.

22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.

23:00-01:00 Mariachi Imperial Goikoplazan.

00:00-02:00 Zea Mays Nafarroa Plazan.

 

Ekainak 25, igandea

08:30 Warhammer 40K torneoa, Enderen Jokoak antolatua, Extremadura kalea, 5 Egoitzan.

10:30 MuGaz Taldea eta Azelain Ballet Elkartearen musika eta dantza emanaldia Goikoplazan. Eguraldi txarrarekin La Sallen.

11:00 Kross Mistoa, Nerea Fernandezen oroimenez, Zumeatarrak antolatua. Irteera eta helmuga: Pio Baroja kalea. Ibilbidea: 5 kilometro. Sari banaketa Goikoplazan.

11:00-14:00 Artisautza feria eta janari azoka Goikoplazan. Ataungo talogileak. Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxeko patioan.

12:00 Olagain txistulariak Goikoplazan.

13:00 Kontsejupeko Pilota Txapelketaren finalak, Gaztelekuk antolatua.

13:15 Kantu kalejira txalapartaz lagunduta ibiliko da kalez-kale Goikoplazatik abiatuta, Irunberri eta Maizorrik antolatua.

16:00 Junior mailako Gipuzkoako Itzuliko 3. etaparen irteera Goikoplazatik.

Artisautza feria eta janari azoka Goikoplazan. Ataungo talogileak. Euriarekin Ondarretan.

18:15 Gipuzkoako Itzuliko 3. etaparen helmuga Goikoplazan.

22:00 Burrunba elektrotxaranga Zumea plazatik abiatuta.

22:30 Caballer piroteknia.

22:45 Burrunba Goikoplazaraino.

23:30 Bulego Nafarroa Plazan.

 

Ekainak 26, astelehena

11:30-13:30 / 17:00-19:30 Haur parkea Goikoplazan: Jokoak, puzgarriak. Euriarekin Ondarretan.

18:00 Haur danborrada. Alkate Txikia eta herriko ordezkariak buru izango direlarik. Ibilbidea: Zumea, Kaleberria, Kale Nagusia eta Goikoplaza.

19:00 Ismeder DJ, Goikoplazan.

20:00 Gora Kaletxiki Txaranga.

24:00 Michael Jackson ikuskizuna Nafarroa Plazan.

22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.

 

Ekainak 27, asteartea

13:30 Agintarien harrera adinekoei udaletxearen aurrean. Ondoren, trikitilariekin batera Basteroraino.

14:00 Laurogei urtekoen bazkaria.

17:30 Klaap Goikoplazan.

18:15 Fit Gipsy Zuenak antolatua, Goikoplazan. Eurirekin Ondarretan.

19:00 Bakartxo & Joseba emanaldia Goikoplazan.

20:00 "Yijaaa!!!" kale antzerkia Goikoplazan. Euriarekin Ondarretan.

22:30 "Cavaldeath" Juanita Alkain Plazatik abiatuta.

 

Informazio Gune Morea 

Pio Baroja kalea, 1B. 

Jubilatuen Egoitza ondoan. 

Ekainak 23 eta 24. 

Ordutegia: 20:00-08:00. 

Telefonoa: 676 567 724.

 

Gautxoria BUS zerbitzua 

Ekainak 23, 24 eta 25ean.  

Geldialdiak: Agustin Leitza kaletik abiatuta. Ohiko geltokiak, eta eskatutako lekuak. 

Ordutegia:  00:00-03:30.

Prezioa: 
0,60 euro >4 urte.
0,20 euro jubilatuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!