Jaietako lehen egunetik, talde bikainez gozatzeko aukera edukiko dute andoaindarrek zein bertaratuko diren zaleek. En Tol Sarmiento talde arabarra izango da hiru talde ezagunetatik lehena, zeinak, azken urteean, hainbat kantekin lortutako zabalkundea medio, panorama musikaleko talde preziatuenetakoa bilakatu den. Hauek, Ska eta Rock musika estiloa oinarri, zazpi diska osatu dituzte eta, beste hainbeste kolaborazio egin dituzte. Esaterako, nork ez ditu ezagutzen "Ametsetan" edota "Musikaren Doinua" kanta ezagunak? Bada, Guretzat Tour bira musikalaren barneko kontzertua izango da ostiralean eskainiko dutena.
Larunbatean ere musikazaleek ez dute aspertzeko astirik izango. Aiora Renteriaren Zea Mays talde handiak Nafarroa plaza beteko baitu. 1997an sortu zen musika banda Euskal Herriko talderik esanguratsuenetakoa bilakatu da; kantu feministak, aldarrikatzaileak eta inklusiboak oinarri, euskaldunak mugiarazi ditu urte askotan. "Negua Joan Da Ta" zeinu interpretariaren laguntzarekin, Kukutza gaztetxea eraitsi zuteneko inpotentziari doinua jarri zioetenekoa edota Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin entzuleak elektrifikatu zituenekoa, beste batzuen artean.
Eta bi kontzertutzar horiekin nahiko ez eta, Bulego taldea izango da Nafarroa plazan, igande gauean. Denbora gutxian, protagonismo handia hartu duen talde azkoitiarrak, Tomas Lizarazu abeslariaren gidaritzapean POP musika oinarri hartuta plaza dantzan jarriko du. Taldea 2019an sortu zen arren, ibilbide oparoa edukitzen ari da "Bueltan Da" edota "Ezer Ez Da Berdina" kantuekin. Beraz, herritarrek, musikazaleek eta parrandazaleek ez dute aitzakiarik, egunero, goi-mailako musika talde euskaldunez gozatzeko.
Goikoplaza ere musikaren erakusleiho
Ostiralean, Goikoplazan Korrontziren emanaldia entzuteko aukera egongo da 23:30etik 13:30era bitarte. Larunbatean, doinu mexikarrek plaza alaituko dute. Eta, astelehen gauean, Michael Jackson gogoan hartuko dute.