Sanjuanak 2023

Kartel lehiaketaren sari banaketa ekitaldia

Xabier Lasa 2023ko eka. 23a, 19:24

Kartel lehiaketaren sari banaketa ekitaldiarekin abiatu dira 2023ko Sanjuanak. Marta Lasa Kultura zinegotziaren lehen ekitaldi publikoa izan da, eta bere buruaren aurkezpena egiteko aukera baliatu du. Alboan izan du Haizea Barandiaran.

Helduen mailako sariduna Maria Amores izan da. Herriko jaietan bereizgarri diren ikonoak nabarmendu ditu, edizio digitalaren teknika ezberdinez baliatuta. Andoaindarrak adierazi duenez, kartela egiteko garaian senarraren eta semearen laguntza izan du.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!